BERTAKO ANIMALIA BASATIAK    

KIRIKIÑO PROIEKTUA    










Kirikiñoa animalia txikia da eta hainbat    
eragilek mehatxatzen eta arriskuan    
jarri dute haren biziraupena. Errepidean,    
sarritan ikusi ohi ditugu animaliatxo horiek    
bide bazterrean, auto batek azpian harrapatuta.    












      Pasa den udaberrian, horrelako sei kume bilatu genituen
      zulotxo batean, eta haien ama hilik errepide-bazterrean.
      Ahalegin handiak egin genituen haien biziak salbatzeko,
      eta hementxe dituzue.
      Orain aske bizi dira.
      Duela egun gutxi, kirikiño bat pisatu genuen,
      izugarri atsegin duen arrautza egosiaren usainaren
      atzetik etorri zena; dagoeneko 1,100 kiloko pisua du!
      Espero dugu datorren udaberrian bailarako kirikiñoen
      populazioa areagotzea, eta bidenabar, kirikiñoek
      uztarako hain kaltegarriak diren ortuko
      intsektu eta zizareak jan eta garbi-garbi uztea!









ARRISKU-ERAGILEAK    

- Errepidean autoek azpian harrapatzea    

- Kanpoko espezieak bertara ekartzea (maskotak),    
eta horrek hibridatzeko arriskua eragitea.    

- Elikagaiak murriztea: kirikiñoen populazioak    
baliabide eta elikagai gutxiago ditu ingurunean.    

- Era berean, haien habitata izugarri aldatu eta hondatu da.    

Lastur - Baserriko Produktuak

Irisbidea             Harremanetarako             Estekak