XX. mendearen erdialdera, Euskal Txerri  
arrazako ale gutxi zeuden.  
Gurekin eta gure mendietan bizi ziren  
arraza autoktonoko animaliak  
etengabe ari ziren galtzen.  
Garai hartan, baita gaur egun ere,  
nekazaritza-ekoizpenerako,
lehentasuna zuten  
industria-eskemek, kalitateari uko egin eta  
horren ordez,
edonola eta edozer kosturenpean  
(baita ingurugiroari dagokionez ere)
ateratako  
kopuruari ematen zioten garrantzia.  
Edonola ere, abeltzainen adoreari eta determinazioari esker,  
erabat galtzeko arriskutik atera zuten.  
Ingurura ezinhobe moldatuta, berriro ere  
euskal lurraldeak bereganatu zituen.  
Iparraldean, 1989an, 25 ale zeuden;  
2000. urtean, ostera, 1500 ale.  
Bada garaia euskal txerria pixkanaka hegoaldeko  
mendietan bizitzen hasteko;
gu horretan ari gara. 
Pasa den udazkenean, gure baserrira halako 30 ekarri genituen,  
Behe-Nafarroako abeltzainek emandakoak.  
    Hara gure lagunak, ukuilu
   
garbi eta eguzkitsuan pozik.
    Aske hazten ditugu, mendian.   
    Nolanahi ere, berehalako batean etortzen dira etxera
    goxokiren bat ekarriko ote diegun.
Irisbidea            
Harremanetarako            
Estekak