Lasturko bailara karst delako eraketa da eta
    hainbat eta hainbat kobazulo eta leizezulo
    daude bertan, oraindik aztertzeke.
    Natura 2000 eremu biren arteko
    pasabide ekologikoa da (Izarraitz eta Arno).
    Ekaingo kobazulotik gertu dago
    (balio handiko koba arkeologikoa);
    handik ez oso urrun, duela gutxi zabaldutako
    erreplika ikusteko aukera duzue.
   
   
Baserritik gertu dagoen kosta altxor arkeologikotzat jo da duela gutxi.
       
Eremu hori ikusteko oinez joan gaitezke 8 km inguruko bidean zehar, itsaslabarraren ertzetik.
       
Izugarrizko pribilegioa sentituko duzue, 50 milioi urtetik gorako lurra zapaltzean,
       
oso ongi gordetako eraketa geologikoa ikustean, paisaia liluragarriaz gozatzean.
       
    Egitura horren tolesturatan, Lurraren bilakaeraren
    milioika urteko historia dago gordeta.
Itsasontzian eta gida espezializatu baten laguntzaz,    
          itsaslabar paregabeak ezinhobe ikusi ahal izango dituzue.   
Irisbidea            
Harremanetarako            
Estekak