JARDUERAK

Zenbait jarduera antolatzeko asmoa dugu etorkizunean, baina, momentuz, ez dugu ezer aurreikusita.

Edonola ere, nekazalturismoan dauden familiei eta, batez ere, haurrei, baserriko eguneroko jardueretan parte hartzeko aukera ematen diegu; esaterako, goizean goiz animaliak ikustera joan eta haiei jaten eman, baratzean barazkiak ereiten lagundu... Alegia, baserriko eguneroko zereginetan parte hartzea; horrela, naturarengandik gertu egotea zein garrantzitsua den erakusten diegu gurera etortzen direnei.

 

BERTAKO PRODUKTUAK

→ EUSKAL TXERRIAREN HARAGIA SALGAI

Aire zabalean eta irizpide ekologikoei jarraituz hazitako euskal arrazako txerriak hazten ditugu kalitatezko haragitarako. Euskal Herriko txerri-arraza zaharrenetako bat berreskuratzeko ahaleginak egiten ditugu. Gu bezalako ekoizle txikien salmenta zuzena eta kontsumitzailearekiko harreman zuzena ditugu ardatz.

Euskal Txerri deritzon arrazako txerria oso antzinako arraza autoktonoa da eta Lasturko Arruan-Haundi baserrian aire zabalean hazten ditugu. Bertako basoetan eta zelaietan dagoen guztia jaten dute eta, negu garaian, jatorri ekologikoa duten zerealak ere ematen dizkiegu. Arraza horrek denbora dezente behar du hazteko eta gizentzeko; urte eta erditik bi urte bitartera gutxienez behar izaten du 130 kg-ra iristeko.

                                    

                                                                                     SALGAI DAGOEN PRODUKTUAREN EGOERA

                                                                                                               Epea zabalik 2017ko ... arte.

 

                                                   

                                                A: Txerriaren laurden bat, atzeko ezkerreko aldea, 12€/Kg ~20Kg → ESKURAGAI

                                                B: Txerriaren laurden bat, aurreko ezkerreko aldea, 10€/Kg ~20Kg → ESKURAGAI

                                                C: Txerriaren laurden bat, aurreko eskuineko aldea, 10€/Kg ~20Kg → ESKURAGAI

                                                     D: Txerriaren laurden bat, atzeko eskuineko aldea, 12€/Kg ~20Kg    → ESKURAGAI

 

                                                                                                           EROSTEKO URRATSAK ETA INFORMAZIOA

 • Txerriaren haragia laurdenka saltzen dugu. Jarri harremanetan zuzenean gurekin, eta jaso informazio gehiago.

• Txerriaren lau laurdenak erosle bakar batek edo bat baino gehiagok eskatuko ditu adierazitako epea baino lehen, baina lau laurden horiek saldu ezean, ez dugu erosketa ontzat emango.

• Laurden bakoitzetik ateratako haragikiak. Aurreko aldetik:.......................... Atzeko aldetik:..................

• Haragikiak zatitan eta hutsean gordeta jasoko dituzu, zer haragiki mota den, haren pisua eta iraungitze-data dituen etiketatxo batekin.

• Txerriaren laurden batek –18°C-an dagoen izozkailu batean gutxi gorabehera bi kaxa beteko ditu eta hiru hilabetean zehar astean bitan haragia jaten duen lau pertsonako familia baten beharrei erantzuteko adina da.