A-8 autopistan (Donostitik Bilborako bidean) hartu 13. irteera (Itziar). N634 errepide nazionalera iristean, joan Itziarko Industria Poligonara (ez joan Debara). Berehala ikusiko dituzue Lastur adierazten duten seinaleak. Jarraitu seinale horiei, zeharkatu poligonoa eta jarri autoko kilometro markatzailea zeroan, leku horretatik gure etxera 9 kilometro baitaude. Bidea asfaltatua da. Bidegurutze bakoitzean, hartu beti behera doan bidea, bailararen hondora. Inguru hori guztia Debako landa-eremua da. 


Nekazalturismoa adierazten duten hainbat seinale ikusiko dituzue. Gure baserrian, ordea, nekazalturismoa seinaleaz gainera, bada beste seinale bat: "Lastur queso artesano" jartzen duena. 
Era berean, errepidean, gure etxe parean animaliak ez pasatzeko halako burdinazko barrak daude, eta horretaz gainera, egunez iristen bazarete, haize-errota eta eguzki-plakak ikusiko dituzue. 
 
A-8 Autopistatik (Bilbotik Donostiara bidean) bazatozte,hartu 14. irteera (Elgoibar). N 634 errepide nazionalean, hartu Mendarorako norabidea. Bertatik 5 kilometrora gutxi gorabehera, errepide nazionaleko 49. km-an, Deba ibaia lehenengoz zubi baten gainetik zeharkatuko duzue. Une horretan, hartu eskuinera doan bidea, Lasturko norabidean. Hortik Arruan - Haundi baserrira 4,7 km daude.